GETXO 2003 BERTSOUND SYSTEM

AZALPENA

Topaguneak eta Bertsozale elkarteak antolatuta (oker ez bagaude behintzat), mundu osoko inprobisatzaileak elkartu ziren euskal herrian. Ideia bikaina zen. Gure tradizioan bapateko ahozkotasuna landu duten bertsolariak, munduko herri eta kultura desberdinetako inpribisatzaileekin elkartzea. Hainbat zuzeneko saio antolatu ziren herri desberdinetan eta guri dagokigunez, reggae eta rap musiken inprobisatzaileekin saioa egitea eskatu zitzaigun.

Emanaldiaren kartela.

Raparen arloan erraza genuen, Selektah-ko Daddy Jeff izan zen animatu zena. Reggae inprobisatzailea aukeratzea eskatu zitzaigunean gauza konplikatu zen, gure artean zoritxarrez, reggae abeslari gutxi zirelako eta are gutxiago inprobisatzeko erraztasuna zuenik. BDF-ko Iñaki Yarriturekin konbtsulta egin eta gero, African Simba abeslaria gomendatu zigun. Garai hartan, Euskal Herrian bizi zen Kurando Shoji Roots Seeker euskal japoniararekin harremana zuen eta London hiritik ekartzea posiblea ikusten zen. 

Bertsolari aldizkariko 2003ko neguko alearen azala. (Ezkerretik) Afrikan Simba eta Roots Seeker.

Emanaldi ederra izan zen hura. Gure aldetik, break dantzariak (Stamer, Marta eta izena gogoan ez degun beste laguna -barkamenak- , Daddy Jeff eta ni neu. Bertsolariak Igor Elorza eta Jon Maia. Aurrez aurre berriz, Afrikan Simba abesten eta inprobisaketan eta Roots Seeker, platoetan erritmoak eta efektoak sartzen.

(Ezkerretik) Break dantzaria -izena ezut gogoan, barkatu-, Afrikan Simba, Marta, Diego Stamer, Daddy Jeff eta Kurando Shoji. Lehia adiskidetsua :-) 


PASARTE SIKODELIKOAK 


Musikalki suposatu zigun esperientzia aberasgarriaz gain, maila pertsonalean ere, pasarte intentsoak bizi izan genituela esan dezakegu. Getxoko emanaldia amaituta, soinu trastoak furgonetan kargatu eta etxerako bueltan, bi pasarte berezi bizi izan genituen. Kotxeko atzeko eserlekuetan Afrikan Simba eta Kurando Shoji zijoazten eta aurrean, Daddy Jeff eta ni, kotxea gidatzen. Gauerdia izango zen eta Durangoko ordainlekuan Guardia Zibilaren kontrol batek gelditu gintuen. Errepide bazterrera eraman eta linternarekin zijoan guardia zibilak, gidariaren lehiotik, kotxe barrua arakatzen hasi zen. Afrikan Simba ikusi zuenean (beltz asko ikustera oso ohituta ez zegoen, antza), horrela galdetu zidan harrituta bezala: 

-¿Quién es ese? 

Reggae abeslaria zela azaldu nion eta Getxoko saioaren berri eman nion. 
Linternarekin Kurando Shoji argiztatu zuenean, are harridura aurpegi haundiagoa jarri zuen eta horrela galdetu zuen: 

-Y a ese, ¿Qué le pasa? (nik uste japoniar gutxi ikusia zela gizona) 

Ezer pasatzen ez zitzaiola azaldu nion (egia da beldur aurpegia zuela :-). Donostian bizi zen japoniarra zela eta besteok bezela, musikaria... 
Segundu batzuk hausnartu eta gero, aurrera jarraitzeko agindu zigun... 

Guardia Zibilarekin aurrez aurre topatzea ez da inoz esperientzia atsegina izaten baina gau horretan, parre batzuk botatzeko aukera eman zigun. 
Gaua lasai amaituko zela uste genuenean, Donostian beste pasarte sikodelikoa bizi izan genuen poliziarekin, Ertzaintzarekin kasu honetan. 

Bertsozale elkarteak duen gaitasun ekonomikoaren erakusle, Afrikan Simba eta Kurando Shoji Ondarreta ondartzatik gertu dagoen hotel batean ostatu eman zieten. Hotel atarian kotxea utzi, Kurandoren trastoak deskargatu eta agur esan genien. Kotxean sartu eta martxan jartzera gindoazela, sirena ohiuak entzun eta Ertzaintzaren bi kotxe abiadura osoan aurrean bata eta atzean bestea bidea moztuz jarri zitzaizkigun. Ezin nuen sinetsi. Pelikula batean geundela zirudien. 

Antzeko egoera bizi izan genuen. (Arg: Dt20)

Kotxeetataik atera gabe, megafoniatik kotxetik irteteko agindu ziguten garraxika. Kotxetik atera nintzen eta aurrean nuen ertzaintzaren kotxera gerturatu nintzen ea zer gertatzen ote zen galdezka. Kotxe barrurik eskuak altxa nitzala eta ez gehiago hurbiltzeko agindu zidaten. Kotxetik bi agente atera ziren, horietako batek eskopeta batekin apuntatzen ninduen bitartean, bestea (jefea) niregana gerturatu zen eskua pistolan jarrita zuela. Paretaren kontra jartzeko agindu zidan garraxika, eskuak eta ankak zabalik. Dddy Jeffi ere gauza bera agindu zioten. Kotxeko atzeko atea zabaldu eta bertan genuen soinu ekipo guztia ateratzeko agindu zidaten, ea trasto guzti horiek zer ote ziren galdetzen zidaten bitartean. Agindutakoa bete eta egoera zertxobait lasaitu zanean ea zer gertatzen zen galdetu nien berriro. Euren jarrera urduria eta bortitza ikusita (leporaino drogatuta doan norbaiten jarrera gogoratu zidan), gau horretan bertan atentaturen bat egon ote zela pentsatu nuen nire barrurako. Hemen zerbait potoloa pasa da, pentsatu nuen. 

Nagusi lanak egiten zituen poliziak, hainbatetan zer gertatzen zen galdetu ondoren, azkenean horrela erantzun zidan: 

-¿No saben ustedez que han entrado en el perimetro de seguridad del cuartel de la Ertzaintza? 

Zur eta lur geratu nintzen. Ez zait erantzuna inoiz ahaztuko. Perimetro de seguridad del cuartel de la Ertzaintza? 
Antiguoko kuartela ariko zen baina gu leku publikoa ginen, hotelaren atariko espaloian geunden, paretati begira eta besoak goruntz. Hau guztia gertatzen zen bitartean, espaloi beretik adineko pareja pasa zen, ondo jantzita eta turista itxurarekin (harriduraz guri begira). Ez zieten ezer esan. 

Terrorista arriskutsuak ginela pentsatuko zuten, agian... 

Emozio gehiegi egun baterako, pentsatu nuen. Donostitik etxerako buelta lasaia izan zen, zorionez...